XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); baratxuri-ale bi bota eta tipula piska bat; eta olioa nola gustatzen zaien, gordiñik edo erreta; biekin ere proba egiteko; eta, al bazan, ur batekin egosi.

Felixentzat iru kaja kartutxo eman zizkidan aitak: bat Eley, bestea Gevelot eta bestea Orbea.

Aiek ikusi zituanean, arrunt poztu zan.

Don Pedrok ala esan zidan: -¡Pobre hijo! Se va a volver loco con tus cartuchos.

Apalondoan, kafea artu ta oi bezela kontu kontari egon da oieratzerakoan, amonak esan zidan zenbat babarrun bear zan jartzeko, eta amak erakutsitako moduan katilluan jarri nuan, da Juanitak beratzera bota zuan; da urrengo goizean, zenbat ur bear zuan jarriko geniola.

Ala, oieratu giñan. Urrengo goizean jarri degu amaren posturara Juanitak eta biok.

Gero gosaldu ta geren eginkizunetara.

Bazkalondoan, bestetan bezela laurok kafe artzera joan giñan.

Ia bazkaria bukatzen ari ziran eta gustora ziran. Baiña ni ez.

Gaztaiñak galdu baigenituan.

Egun berean etxera idatzi nuan zer gertatu zitzaigun, da berriz prest jartzeko. Joango nintzala billa.

Sarjentoari esan nion zer nai nuan, da etzidala emango paserik.

Baiña nai banuan, joateko. Gaur joan da etzi etorri egiteko, ordea.

Ala, andik egun batzuetara sarjentoari esan nion: - Biar joango naiz; etzidamu gauerako etorri.

Nai dezu? - Baiña paserik gabe, e?.